XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bidazidor zoragarria.

Bazan behin Kuangtung-ko lurraldean Kuo eritxan jakintsu bat, gau baten adiskide bati ikustaldi bat egin ondoren etxeruntz joiala munoetan galdu zana.

Baso itsu batera sartu eta ordu bat noraezean ibili ondoren non entzuten dauan munoganeko irribarre eta autuen berbaroa.

Hotsean zuzendu zan soinua etorren lekura eta han idoro zituan hamar gizon lurrean jarririk edaten.

Kuo ikusirik danok egin eben garrasi:
- Erdu hona, bajagok lekua beste batentzat; une adiutuan heldu haz.

Kuo taldeagaz jarri zan, gehienak literatuak ziran, eta hasi zan etxera joateko zer bide hartu behar eban itaunka baina batek esan eban:
- Hi haz izatekoa! Etxera bihurtzea ardura deuk eta ez haz konturatzen gau honetan daukagun irargi ederraz.

Gero kopa bat ardao opetsi eutsan, lurrin zoragarriduna, ahokada baten edan eban, eta beste zaldun batek hotsean bete eutsan barriro.

Orduan, Kuo ondo jarri zan eta ibilaldi luze baten ondoren egarritsu egoanaz gero, lehiaz ziharduan edaten basorik baso eta atsegingarria zan guztiontzat, eta aho eta gogo batez mutil bikaina zala eretxi eben.